2013/06/13

Ilargiaren alaba

“Madaleni ez zitzaion zalantzarik geratu emakume haiek sorginak zirela, baina ez zuen ulertzen nola harrapatu eta atxilotu zituzten. Berak zekielarik behintzat, inork ez zuen inoiz sorgin bat harrapatu. Bere herrian ez behintzat.
–Sorginak zarete? –galdetu zion azkenik hurbilen zeukanari, ausardia hartuta; hura begira geratu zitzaion finko-finko, eta ondoren odola ere izoztu zion barre zoli, luze bat egin zuen”.

Nur eta denboraren liburua

Kalean dugu jada Nur saileko 9. emana, Nur eta denboraren liburua. Oraingo emanaldi honetan Nurrek eta haren lagunek ez dakite zer egin jolasteko. Amamak esanda, liburu bat hartzen du apaletik, Denboraren liburua; liburu trokelatu bat da, Nurren arreta erakartzen du eta, magiaz bezala, Erdi Arora, Robin Hooden eta Lady Marianen garaietara eramango ditu. Sail osoa ikusteko klikatu hemen, eta Nurrekin jolasteko aldiz, sartu www.nurplaneta.com helbidean.

2013/06/03

Ángeles Mastretta, Pluma de plata en Bilbao

La escritora mexicana Ángeles Mastretta ha recibido en Bilbao el Premio Pluma de plata, un galardón sin dotación económica con el que los libreros reconocen el éxito de ventas de la autora de obras como Arráncame la vida o Mal de amores. Su último libro, publicado por Seix Barral, se titula La emoción de las cosas.

El año pasado el premio fue para el escritor uruguayo Eduardo Galeano y, anteriormente, para la belga Amélie Nothomb o la sueca Åsa Larsson. El galardón se concede en vísperas de la inauguración de la Feria del Libro de Bilbao; la de este año, con medio centenar de puestos, permanecerá abierta al público desde hoy al próximo 9 de junio.

Aitxitxen bufanda (Josu Bergara)