2013/06/13

Nur eta denboraren liburua

Kalean dugu jada Nur saileko 9. emana, Nur eta denboraren liburua. Oraingo emanaldi honetan Nurrek eta haren lagunek ez dakite zer egin jolasteko. Amamak esanda, liburu bat hartzen du apaletik, Denboraren liburua; liburu trokelatu bat da, Nurren arreta erakartzen du eta, magiaz bezala, Erdi Arora, Robin Hooden eta Lady Marianen garaietara eramango ditu. Sail osoa ikusteko klikatu hemen, eta Nurrekin jolasteko aldiz, sartu www.nurplaneta.com helbidean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario