2011/03/04

JARA




JaraJasone Osoro

Jarak 13 urte ditu. Ume izateari laga eta emakume bihurtzen hasi da. Baina egoera berri horrek gorputzean eta, batez ere, buruan hainbat aldaketa eragingo dizkio. Gurasoekin haserreak, lagunen konplizitatea, errebeldia, pozak eta tristurak...Denetik biziko du orriotan gure protagonistak. Baina, batik bat, gertaera baten inguruan oinarrituko du bere unibertsoa: estreinako musua. 


Jara bikiak eta bikoteak. Jasone Osoro.

Jarak lortu zuen Urko maitatzea, baina estreinako musuaren ostean, beraren sentimenduak nahasirik daude. Horrez gain, lagun berriak iritsi dira herrira: Nora eta Xabat. Xabatek zora-zora eginda ditu neska guztiak. Jara eta Ihintza arerio bihurtuko dira maitasun kontuetan. Ikastetxearen mozorro festa antolatu da eta sorpresak egongo dira. Zalantzak, maiteminak, zeloak eta haserreak aurkituko dituzu Jararen abentura berrietan.

Jara BartzelonanJasone Osoro
Bartzelonan txiki sentitu da hasieran Jara, baina laster murgildu da hiriko bizimoduan: itxura aldatu du, lagun berri eta interesgarriak egin ditu, eta lanean ere hasi da. Heldu sentitu nahi du Jarak, baina horrek bere ondorioak ekarriko ditu...  


No hay comentarios:

Publicar un comentario