Liburutegian geometriari buruzko argazki erakuzketa ikusi ondoren,
geuk ere gure argazkiekin erakuzketa egin nahi dugu.
Horretarako bidali helbide honetara :
gurutzetaliburutegia@gmail.com
irudi geometrikoak
gorputz geometrikoak
eta simetriak dauden zure inguruko argazkiak.
Jasotako argazkiekin irudi geometriko bat osatuko dugu.
Begira, hasi gara betetzen!!!
2015/03/26
2015/01/11
2014/12/10

SKATERRAK – ERTZEAN
Mikel Valverde
(Giltza, 2013)
Eba oso arduratuta dago Adrian seme gazteenak egun osoa etxe-zokoan irakurtzen ematen duelako. Bestetik, Imanolek, zaharrenak, ez dio Adriani kasu zipitzik egiten eta beti dago parkean bere lagun skaterrekin jauzi berriak entsaiatzen bowlean. Anaia biak elkarrekin ateratzera behartuko ditu amak. Koadrillaren skate pista berriak topatu nahiak katedrale ingurura eramango ditu eta han Adrianen jakin-minak topo egingo dugu argitu beharreko ezkutuko batekin: elizako bitxi batzuen desagerketa. Gazteek ikerketari ekingo diote gogotsu.
Irakurterraza da eta hiztegi arazorik ez duzu izango. Kapitulu motzak dira irukurketaldi laburtxoei oso ondo egokitzen zazikio.
Ebak uste izan du Adrian gaixotasunak jota dagoela hainbeste irakurtzeagatik. Horretan oker dago skaterren ama. Liburua jauzi sinistezinak eginaraziko dizkizun skaterra da. Egizu lehenengo honekin. Gustura irakurriko duzu.
Rafa L.
IRAKURKETA ZUHAITZA
UDABERRIA HELDU DA
1. Mailako Irakurketa Zuhaitzak lehenengo hostoak ditu.
Beheko eraikineko 1. korridorean kokatuta dago eta pizkanaka- pizkanaka hostoz beteko da.
Gogoratu, liburu bat irakurri eta lan bat egin ondoren, hosto bat beteko duzu zintzilikatzeko
Hosto bakoitzak atal hauek ditu:
- Alde batean:
- - Zure izena
- - Egilearen izena
- - Liburaren izenburua
- Beste aldean:
- - Zuk proposatzen dituzun gomendioak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


