2012/10/29

SUKALDARITZA TAILERRA

Iaz bezala aurten ere azaroan SUKALDARITZA TAILERRA antolatuko dugu SASIBURU elkartekook. Aurten ere Gurutzetako Kultur Etxean izango dugu tailer dibertigarria hau. Hori bai, interesatuta zaudetenak erne egon, zeren eta plaza mugatuak baitira. 
NOIZ: AZAROAK 8, 15. 22. Arratsaldeko 18:30etik 20:30 ak arte.
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEA.
Beraz, ahalik eta lasterren joan AEK-ko euskaltegira edo izena emon geure posta helbidea:
sasiburu@gmail.com

2012/10/19

Klis-klasikoak saila: argitalpen berria

Lehen “Abrite portas, klis-klas! esan, eta lapurren haitzuloko atea irekitzen zen, iraganeko altxor preziatuak. Orain “Abrite portas, klis-klas! esan, eta etorkizuneko altxorrak zabalduko zaizkizue, euskaraz nahiz munduko edozein hizkuntzatan sortutako liburuak: klis-klasikoak!

Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeok, Galtzagorri elkartearen ekimenez, pasa den urtean abian jarri genuen sail berri honen 4. emana egiten du argitaratu berri eta aurkezten dizuedan lan honek.  Estreinakoz 1934. urtean argitaratu zen lan honen egilea Mayi Ariztia izanik, tapa gogorreko edizio berri eta zaindu honetan, Patxi Zubizarretak egin ditu testuaren egokitzapena eta hitzaurrea, eta ilustrazioak aldiz, Maite Gurrutxagak. Argitalpenari eta sailari buruzko informazio gehiagorako sakatu hemen, eta edozein kontsulta edo eskaera bideratzeko, jarri zaitezte ohiko moduan nirekin harremanetan. Bitartean, eta nahi duzuen arte, mila esker eta ondo izan.

Idoia.

2012/10/15

Erregearen mezularia

Santxo VII.a, Nafarroako erregea, Azkarra deitua, Marokora joaten da: emirraren alabarekin ezkontzeko itxaropena du. Kanpoan dagoen bitartean, bere lehengusu Alfontso VIII.a Gaztelakoak Gasteizko hiribildu-gotorlekua konkistatzen du.
Otxoa Izurra mutil gaztea, Leireko mendietan aurkitutako eskuizkribu misteriotsu baten jabe dena, Afrikara joaten da, Iruñeko apezpikuarekin batera, erregeari Gasteizko hiri setiatua zein egoeratan dagoen adierazteko. Tom Kilpeck izeneko gaizkile ingeles bat Otxoaren atzetik dabil, eskuizkribuak kentzeko asmoz.

2012/09/28

sasiburu: SESTAOKO EUSKAL JAIA

sasiburu: SESTAOKO EUSKAL JAIA: Aste honetan urtero legez Sestaoko Euskal jaia antolatu dute. Sestaoko euskaltzaleek hainbat ekitaldi gertatu dute;besteak beste: azoka, p...

2012/09/25

Liburu berri bat gure liburutegian

liburuaren azala
DBH 2. zikloa
Zazpi ipuinez osaturiko liburu honetan oso istorio desberdinak ditugu:
  • Koadrilakoak, mus jokoan ikasi nahian dabiltzala...
  • Bidane maiteminduta dago baina Santik ez dio jaramonik egiten...
  • Bakarrik ez gelditzeko, Eider kalezurrutera atera eta gehiegi samar edan du...
Hauetan eta beste istorietan zehar, nerabe protagonistek eguneroko arazoei aurre egiteaz gain, egunerokoak ez diren tipo bitxi batzuekin topo egingo dute.
Egilea:
Joanes Urkixo
Argitaletxea:
Aizkorri
Urtea:
2005
Bilduma:
Topaleku
ISBN:
978-84-8263-419-7
Prezioa:
8,50 €
R:
2548

_______________________________

2012/09/12

"Euskaraz bizi nahi dut" herri lasterketa

sasiburu: "Euskaraz bizi nahi dut" herri lasterketa:   Uztailean aurreratu genizuenez Barakaldoko zenbait elkarte euskaltzale ren artean jarduera batzuk antolatu ditugu KONTSEILUAK proposaturi...