2012/05/23

Film laburren emanaldia

Datorren ostegunean, maiatzak 24, Caostica elkarteak bildu dituen euskarazko film laburrak emango ditugu. Saioa arratsaldeko zazpietan hasiko da San Bizenteko kultur etxean.

Zatoz laburmetrai barregarri, harrigarri, dibertigarri, nazkagarri, zirraragarri, miragarri, txundigarri, irrikagarri, kilikagarri, pizgarri, hilgarri, zoragarri eta maitagarri batzuk ikustera!

2012/05/11

Erromeria San Bizenten


 LAGUNTASUNA elkartekoek beste erromeria bat antolatu dute datorren larunbaterako.


BARAKALDO ERROMERIAN 2012


MAIATZA: 2012ko maiatzak 12 (larunbata)


LEKUA: San Bizente Plaza  
ORDUA: Arratsaldeko 20:00etan 


Anima zaitez eta parte hartu!!

2012/04/26

BARRY BARREZ umorezko saioa

SASIBURU elkartekoek euskarazko beste ekitaldi gozagarria antolatu dugu apirilaren 26an San Bizenteko Kultur Etxean:  BARRY BARREZ.
Hona hemen ekitaldi honen nondik-norakoak:

Barry Barrezek - urte pare bat daramatza Euskal Herrian umorezko bakarrizketak egiten, batzuetan bakarrik bestetan taldekideekin batera. An Seanacha-ki gaelikoz ipuinlari esan nahi du. Beste garai batean, herriz herri joaten ziren ipuinak kontatzen afari eta lo egiteko leku baten truke. Inguruko biztanleak berarengana hurbiltzen ziren honen istorio interesagarri, dibertigarri, triste eta bitxiak entzutera.
Gaur egun Seanachai pertsonaia zoritxarrez desagertu da eta horrekin batera neurri batean helduentzako ipuin kontalarien tradizioa.
Euskal ikusleei zuzendua, Barry Barrez-ek eskainitako Road Show honek, irlandar ipuinlari tradizio hau jarraitzen du, teknologia berriak, irudiak eta bideo klipak lagunduta.


ZER: BARRY BARREZ.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.
NOIZ: APIRILAREN 26AN, OSTEGUNA, 19:30EAN.

IBILALDI GIDATUA: Errekatxo-Tellitu-Urtegi Zaharra- Urdandegieta / MARCHA GUIADA: El Regato- Tellitu- Pantano Viejo- Urdandegieta

Barakaldo Naturalak Errekatxo-Tellitu-Urtegi Zaharra- Urdandegieta ibilbidea izango duen martxa gidatua antolatu du datorren maiatzaren 5ean, larunbata. 
Barakaldo Naturala ha organizado una marcha guiada que realizará el recorrido El Regato- Tellitu- Pantano Viejo- Urdandegieta  para el próximo 5 de mayo, sábado.
-----------------------------------------------
Barakaldo Naturala plataforma ekologistak Errekatxo-Tellitu-Urtegi Zaharra- Urdandegieta ibilbidea izango duen martxa gidatua antolatu du datorren maiatzaren 5ean, larunbata. Txangoak 3 ordu eta erdiko iraupena izango du. Errekatxoko eliza aurrean elkartuko gara goizeko 9:00etan eta gehienez jota Errekatxotik 14:30etan irtetzen den autobusa hartzeko aukera izango dugu.  
Arropa erosoa, mendiko botak, makila eta hamaiketako eta ura eramatea gomendatzen dizuegu. 
Anima zaitezte!

* Barakaldotik 9:00etan irtetzen den autobusa hartu ezkero hitzordura ailega zaitezkete, autobusa ailegatu arte itxaroteko asmoa daukagu eta. 
 ----------------------------------
La plataforma ecologista Barakaldo Naturala ha organizado una marcha guiada que realizará el recorrido El Regato- Tellitu- Pantano Viejo- Urdandegieta  para el próximo 5 de mayo, sábado. La excursión tendrá una duración aproximada de 3 horas y media. Nos reuniremos frente a la iglesia de El Regato a las 9:00 de la mañana y tendremos la posibilidad de coger, como mucho, el autobús que sale a las 14:30 de El Regato. 
Se recomienda llevar ropa cómoda, botas de monte, bastón y un hamaiketako y agua. ¡Anímate!

* En caso de que tengáis la intención de coger el autobús que sale a las 9:00 de Barakaldo, llegaréis la cita ya que tenemos intención de esperar hasta que llegue este autobús. 

2012/03/26

Iban Aldenurikoa - Berehorraren ondarea

Iban eta Errion-Thaleko bere lagunak inbaditzaileen aurka guztia emateko prestatzen diren bitartean, bada gizon prestu bat, gatibualdi luze batetik ihes egin duena eta, beste bat, traizio beltzena ehotzeko azpilanean dabilena. Horiek guztiek hartzen dute parte Aldenuriren etorkizunerako erabakigarria izango den morghuken kontrako borrokan, han, Erreth-Llayr uhartean, aieru ilunez jositako agertoki beldurgarri batean, Erraldoien Igarobideko guduan…